HAUSPOA

Proiektu honen ezaugarriek eta helburuek, ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren izaerarekin bat egiten dute. Koldo Mitxelena BHIren ardura nagusia, ikasleen heziketa integrala da: Ikasleek bizitzan aurkituko dituzten erronkei aurre egiteko gaitasunak lortzea hain zuzen ere.

Hortik abiatzen diren helburuak honako hauek dira:

Ikasleen aniztasunaren trataera.

Euskararen erabilera.

Genero berdintasunean heziketa.

Elkarbizitza positiboan oinarritutako heziketa.

Eta hau guztia, emaitza akademikoen hobekuntzarako izanik.

 

PROIEKTUAREN HELBURU ESPEZIFIKOAK

Hiru multzo desberdinetan sailkatu ditugu:

  • Laguntza akademikoa.
  • Zaletasunak.
  • Eskolan partehartzea.

 

1.-  HOBEKUNTZA AKADEMIKOA:

  • ZAILTASUN AKADEMIKOAK DITUZTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESKAINTZEA FUNTSEZKOENA BEREGANATZEKO
  • BALIABIDE FALTA DUTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESKAINTZEA
  • JARRERA ARAZOAK DITUZTEN IKASLEEI LAGUNTZA ESKAINTZEA
  • ESKOLAN ESKAINTZEN DEN MAILA MOTZ GERATZEN ZAIENEI ARRETA EMATEA
  • GAINDITU GABEKO ARLOAK BERRESKURATZEN LAGUNTZEA
  • BEHAR DUENARI AUTONOMIA, AUTOESTIMUA EDO OHITURAK BERRESKURATZEN LAGUNTZEA

 

 

2.-  JARDUERA AKADEMIKOTIK KANPOKO EKINTZA OSAGARRIAK:

  • ZALETASUNAK SUSTATU ETA BULTZATU
  • PERTSONEN HARTEKO HARREMANAK SENDOTU
  • ESKOLAZ KANPOKO EKINTZETAN EUSKARAREN ERABILERA BERRESKURATU
  • OHITURA OSASUNTSUAK ETA KIROLA EGITEAREN GARRANTZIA BULTZATU

 

3.-  FAMILIEN BERTARATZEA ETA ARRETA INDARTZEA:

  • BATZORDE EZBERDINETAN PARTEHARTZEA ESKATU
  • IKASLE ZEIN GURASOEKIN ORIENTAZIO BILERAK ANTOLATU
  • FAMILIEN ESKAEREI AURRE EGIN

 

4.-  IKASTETXEKO TALDE DINAMIZATZAILEEN PARTEHARTZEA:

  • TALDE DINAMIZATZAILEAK SORTU
  • TALDE DINAMIZATZAILEEN GARRANTZIAREN MEZUA ZABALDU
  • PARTE HARTZEA AREAGOTU
  • IKASLEEN ARTEKO LAGUNTZA TALDEAK SORTU
  • GURASO, IKASLE ETA IRAKASLE TALDEAK SORTU
  • KOMUNITATEKO KIDEEN BEHARREI ERANTZUTEKO TALDEAK AZTERTU ETA SORTU

 

5.-  INKLUSIOA ETA ANIZTASUNA BABESTEN DUTEN JARDUERAK

  • GELA EGONKORREAN DAUDEN IKASLEAK PARTE HARTU DEZAKETEN TAILERRAK
  • ETORRI BERRIENTZAT EUSKARAREN GARRANTZIA ZABALTZEA
  • BATXILERGO IKASLEAK INPLIKATU HARREMANAK ESTUTZEKO